euskara

Kontsumitzaile euskaldunen hizkuntza eskubideak "ez dira bermatzen"

Behatokiak 'Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak Euskal Herrian' txostena aurkeztu du. "Euskaldunen eskubideak urratzea merkea da", esan du Paul Bilbaok.

2007ko otsailaren 28a
13:12
Entzun
“Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen araudia aztertu dugu eta gure hizkuntza eskubideak ez direla bermatzen ondorioztatu dugu, urratzea merkea dela”, adierazi du Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak Euskal Herrian txostenaren aurkezpenean. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egin du, hain zuzen, txostena.

Urraketa horiek direla-eta, kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunek gero eta kexa gehiago egiten dituzte, Behatokiaren arabera.

Txostena lau ataletan banatu du. Lehenik eta behin, kontzeptuak definitu ditu. Bigarrenik, egungo ordenamendu juridikoaren azterketa egin du. Hirugarrenik, Behatokiak azken urteotan eremu sozioekonomikoan jasotako kexen eta urraketen bilakaera ekarri nahi ditu. Laugarrenik, aurreko guztien azterketan atera dituen ondorioak aurkeztu dira.

Araudiaren azterketa egitean, Behatokiak azpimarratu du hizkuntza eskubideen araudian ez dela inolako zigorrik jartzen. “Beste hainbat eskubideren urraketen aurkako egintzak urrapen administratibotzat hartzen badira ere, hizkuntza eskubideen araudia ez betetzean ez du inolako zigor edo zehapenik ezartzen, beste Legeria batzuetan ez bezala: Katalunia, Quebec eta abarretakoetan”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.