Dekretuaren ondorioak egiaztatzeko helburuarekin, Kontseilutik aldizkariaren azken azterketa aurkeztu du gaur Kontseiluak, ur-botilen etiketen gaineko analisia, hain zuzen ere. Azterketak argi uzten duen bezala, Euskal Herrian saltzen diren ur botiletan "eskasa da oso" euskararen presentzia, eta onartutako Kontsumitzaileen dekretuak ez du egoera aldatuko, ez baititu, beste alor askoren artean, etiketak arautzen.
Kontseiluak eginiko bosgarren azterketa da hau, eta guztiek "egoera kezkagarri bera" islatzen dute. "Dekretu honekin egoera arautzeko eta hobetzeko aukera berria galdu dugu", adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.
Dekretuaren alde positiboak nabarmendu dituzte lehenbizi Kontseiluko ordezkariek. Bi dira nagusiki dekretuaren ekarpen esanguratsuak. Batetik, Kontseiluak duela zenbait hilabete eskatu zuen bezala, hizkuntza eskubideak urratzeagatik zigorrak ezarriko dituzte. Halere, ez dituzte zigor hauek zehaztu, eta horrela horiek ezartzeko posibilitatea "oso zalantzazkoa" dela uste du Kontseiluak; "finean, zigor teorikoak besterik ez dira izango", azaldu dute.
Bestetik, positibotzat jo dute dekretuak arauak betetzeko epe zehatzak zehaztea. "Enpresak egokitzeko epea beharrezkoa da, ez dugu inoiz kritikatuko epe luze bat hautatzea, bai, ordea, eperik gabe aritzea, horrela ez baita ziurtatzen progresibitatea", adierazi dute.
Euskara
Kontsumitzaileen eskubideen dekretua ez dela eragingarria izango dio Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu