politika

Kontuz eta borondatez jokatuz gero bake prozesu bat egon daiteke, Imazen iritzian

"Sendo, kontuz eta borondatez jokatuz eta alde guztietatik pausoak emanez gero, bake prozesu baten aurrean egon gaitezke" EAJren EBBko lehendakari Josu Jon Imazen iritzian. Euskadi Irratian esan duenez, horretarako, alderdiek ahaleginak egin behar dituzte. Orain eman beharreko pausoa ETAri dagokiola esan du, eta espetxe politikaren "humanizatzea" ere aholkatzekoa" dela dio, prozesua abiatzeko. Nolanahi ere, "humanizatze hori duela sei, zazpi edo hamar urte" eman behar azaldu du.

2005eko azaroaren 17a
12:09
Entzun
Bere iritzian "presoen urruntzea amaitzea seinale ona izango litzateke, bizi dugun egoera ikusita". Azaldu duenez, bake prozesu bat abiatzera begirako "arriskurik handiena erabaki nagusia ETAk hartu behar duela" da. ETAri "heldutasunean" sartzeko eskatu dio, "behin-betiko pausoa" eman dezan.

Bestalde, PPk PSOEri ez diola "batere oxigenorik ematen" iritzi dio. Nolanahi ere, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok ez amore ematea espero du Imazek. Gainera, hala egingo balu, PPk "jan" egingo duela ohartarazi du, presioa areagotu egingo litzatekeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.