Kontxi Bilbaok aitortu du Ezker Batuan beste zatiketa baten atarian daudela

2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Kontxi Bilbao EBko ordezkariak ohartarazi du Ezker Batua beste zatiketa baten atarian egon daitekeela, Mikel Arana koordinatzaile nagusiaren aldekoek eta Javier Madrazo buru ohiaren aldekoek jarrera «bateraezinak» dituztelako. Barne tentsioak duela hilabete batzuk hasi ziren, baina areagotu egin dira Arabako ahaldun nagusiaren negoziazioetan EBko kide batzuek dirua eta karguak eskatu zituztela zabaldu denean. Hain zuzen ere, herenegun Arabako EBko batzorde iraunkorrak EAJrekin izandako negoziazioaren inguruko ikerketa bat abian jartzea erabaki zuen, «aho batez». Horren haritik, Mikel Aranak iragarri du negoziazio horien inguruko barne ikerketa bere gain hartuko duela: negoziazioan aritu direnei bi eguneko epea eman die gertatutakoaren bertsioa idatziz aurkezteko. Ondoren, txostena egingo du Aranak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.