Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek emandako euroaginduak tarteko Frantziako Poliziak atzo eta gaur atxilotutako Pedro Mari Goikoetxea eta Kontxi Iglesias libre utzi ditu Paueko Auzitegiak. Ostiralean aztertuko ditu auzitegi horrek haien kontrako euroaginduak, eta bitartean libre utzi ditu inolako baldintzarik gabe.
Pedro Mari Goikoetxea atzo atxilotu zuten Urruñako (Lapurdi) Pausua auzoan. 1996an eman zuen Garzonek hura atxilotzeko agindua.
Iglesias, berriz, gaur goizean atzeman dute, Baiona ondoan, Ahurti eta Lehuntze artean autoan zihoala. 2000.ean ere atxilotu zuten Iglesias eta preso izan zuten hainbat denboraz.
Atxiloketa
Kontxi Iglesias eta Pedro Mari Goikoetxea aske utzi ditu Paueko Auzitegiak
Ostiralean aztertuko ditu haien kontrako euroaginduak, eta bitartean libre laga ditu baldintzarik gabe. Goikoetxea atzo atxilotu zuen Frantziako Poliziak Urruñan, eta Iglesias gaur goizean Baiona inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu