Joseba Permachek Balzaren eta Ertzaintzaren bertsioa "muntaiatzat" jo du, bere garaian Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak egin bezala egin dutela esan dio. "Balza gezurretan ari zara" esan dio Permachek.
Balzak Sanchiz Ertzaintzak hil zuela esatea "erabateko doilorkeria" dela adierazi du, eta heriotzaren ardura ezin dela Ertzaintzari egotzi azpimarratu du.
Javier Balza Herrizaingo sailburuak Kontxi Sanchizen heriotzaren inguruan emandako azalpena eta gero agertu zen ertzain baten karta izan da eztabaidaren ardatza. Eskutitzak, Sanchiz sorostera joan zen anbulantziaren berri Ertzaintzak bazuela argitzen du, Balzak guztiz aurkakoa esan bazuen ere. Balzak ordea "denbora daturik ezean" bere azalpena kontraesanean ez duela jartzen esan du.
politika
Kontxi Sanchizen heriotzaren inguruan eztabaida beroa izan dute Balzak eta Permachek
Kontxi Sanchizen heriotzaren inguruan Herrizaingo Sailaren bertsioa zalantzan jartzen zuen eskutitz bat idatzi zuen ertzain batek. Eskutitz horren harira azalpenak eskatu zizkion SAk Herrizango sailburu Javier Balzari. Legebiltzarreko batzordean azalpenak eman ditu gaur Balzak. SAko bozeramaile Joseba Permachek gezurretan aritzea leporatu dio Balzari, eta orduan, informazioa manipulatzen ari dela esan dio Balzak Permachi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu