Kontzentrazioa egingo dute bihar 12:00etan Bilbon, Norvegiako enbaxadak deituta

2011ko uztailaren 27a
17:32
Entzun

Norvegiako enbaxadak Bilboko Udaletxean elkartasun deialdia egin du, Oslon eta Utoyan egindako sarraskietako biktimak oroitzeko.

Biktimak omenduko dituzte kontzentrazioan, eta baita senideei, lagunei eta zaurituei elkartasuna adierazi ere.

12:00etan bilduko dira Udaletxeko eskaileretan.

Bertan izango dira, besteak beste, Norvegiako enbaxadako idazkari nagusi Solveig Verheyeleweghen, eta Norvegiako kontsul Luis Cañada Vicinay.

Bilduk komunikatua bidali du, kontzentrazioarekin bat eginez eta biktimei doluminak helaraziz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.