AUTOGOBERNUA

Kontzertuaren defentsa "aktiboa" egitea hitzartu du Eusko Legebiltzarrak

EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako zuzenketan, kontzertua eta kupoa oinarrizko tresnatzat jo dituzte autogobernua garatzeko eta gizartearen ongizaterako.

/ Eusko Legebiltzarra. EUSKO LEGEBILTZARREKO OSOKO BILKURA.
2015eko urriaren 29a
07:37
Entzun

Legebiltzarrak onartutako testuan, kontzertua "aldebakarreko arriskua" duen tresna "solidario eta eraginkorra" da. EH Bildu abstenitu egin da, eta UPDk kontra bozkatu du.

Azken asteetan, Espainiako Estatuko ordezkari politiko ugarik jarri dute auzitan Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak kupo bidez Espainiari ordaindu behar dioten diru kopurua, eta baita kontzertuaren eredua bera ere. Horien aurrean, kontzertuaren "defentsa aktiboa" egingo duela adostu du Eusko Legebiltzarrak, eta erantsi horretarako "beharrezkoak diren egitasmoak" abiatuko dituela. Halaber, dei egin die eragile instituzional, politiko, ekonomiko eta sozialei bat egin dezaten defentsa horretan.

EH Bilduko Unai Urruzunok azaldu du koalizio subiranistak kontzertua defendatzen baina "burujabetza osoa" aldezten duela, eta ez duela Euskal Herria Madrilen "sukurtsal" izaterik nahi. Urruzunoren esanetan, kontzertua defendatzea uler daiteke Espainiarekiko lotura gisa edo euskal estatu baten "abiapuntu" gisa, eta azaldu du EH Bildu bigarren interpretazioan kokatzen dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.