Kontzientzia eragozpena azaldu dute 79 medikuk, paperik gabeak artatzeko
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 79 sendagilek kontzientzia eragozpena azaldu dute Espainiako Gobernuak osasun zerbitzu publikoan egin nahi dituen erreformen inguruan, eta adierazi dute egoera irregularrean dauden etorkinak artatzen jarraituko dutela. Familia Medikuen Espainiako Elkarteak kanpaina bat abiatu zuen uztailean, kontzientzia eragozpenarekin bat egiteko. Elkarteko idazkari nagusi Salvador Tranchek jakinarazi ditu datuak: 32 osagile Nafarroakoak dira, eta 47, Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak. Tranchek esan duenez, Munduko Medikuak elkartearekin elkarlanean arituko dira kanpaina hedatzeko, eta datozen asteetan mediku eragozleen kopuruak gora egiteko itxaropena azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu