neurri judizialak
Auzibide bat baino gehiago zabaldu da Prestige-ren isuria dela eta. Salaketa eta akusatu ezberdinak daude, auzibideen arabera. Corcubiongo (Galizia) epaitegiak batzen du Espainiako Estatuan burutzen den ikerketa guztia. Espainiako Estatua, alde batetik, New Yorken; eta, bestetik,Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako eta Bizkaiako foru aldundiak eta Donostiako Udala Houston-en AEBtakotribunal zibiletan ari dira, ontziaren inspektorearenaurka. Korapilojudizial horretan, hala ere, zenbait epaikontrajarri daitezke:
-
Ontziko arduradunen aurka Corcubionen: Ontzia hondoratu baino lehen hasi ziren gertakariak aztertzen. Corcubiongo epaile eta fiskalaren helburua, hondamendian inplikatutakoen ardura zehaztea da: tripulazioa, ontzia, armadoreak, atoiontziak, ontziaren ikuskatzaileak eta Espainiako itsasoko autoritatea... Horretaz gain, Nunca Mais plataforma eta Frantziako zenbait udalek, akusazio partikular gisa aurkeztuta, ontzi enpresara eta ontziko administratzaileetara zabaltzen dute salaketa.
-
New Yorken, ontziko inspektorearen aurka: Harrigarria dirudien arren, Espainiako Gobernuak New Yorken abiatu ditu ekimen judizialak. New Yorkeko tribunal zibil batean, Corcubiongo epaitegian ez bezala, American Bureau of Shipping (ABS) ontziaren ikuskatzailearen aurka jarri du salaketa, Prestige-k itsasoan nabiga zezan baimena emateagatik. Txinan egindako inspekzio kaskar bat da epaiketaren froga nagusia. Hango legedia baliatzea da Espainiako Estatuaren nahia, isuriak eragindako kalteak estaliko lituzkeen konpentsazio ekonomiko bat lortu asmoz.
-
Eusko Jaurlaritzak Houstonen: Espainiako Estatuak baino lehen abiatu zuten ekinbide judiziala Jaurlaritzak, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Donostiako Udalak, AEBtako epaitegietan. ABS ontzi ikuskatzaileak Prestige ontziari egindako inspekzio kaskar bat salatu dute eta 50 milioi dolarreko kalte-ordainak eskatzen dituzte. ABS elkarteak euskal administrazioek auzia jartzeko autoritaterik ez duela argudiatu arren, berriki,Texasko tribunal zibilak atzera bota du ABSren demanda, Jaurlaritzak horretarako legitimitatea duela onartuz.
-
ABSren kontraerasoaMadrilen eta Bilbon:ABSk baliogabetasun demanda bat ipini du Jaurlaritzaren aurka Bilboko Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegi Nagusian, kontuak Espainiako Gobernuari, eta ez ikuskatzaile elkarteari, eskatu behar zaizkiola alegatuta. Madrilen Espainiako Gobernuaren aurka jarritako kontrademandan, hondamendiaren kausak ontzia urruntzearen ondorioz gertatu zirela argudiatzen du ABSk.
-
Landak Espainiara: Espainiako Gobernuaren aurka egin du Landetako sindikatu mixtoak (Kontseilu Orokorra, 17 udalerri eta Komertzio, Industria, Nekazaritza eta Ofizio ganbarak biltzen ditu). Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioko buru den Francisco Alvarez Cascosen aurkako errekurtso administratiboa jarri dute, zehazki, krisia kudeatzerako orduan Ministerioak erakutsitako funtzionamendu kaskarragatik.
prebentzio neurriak
Hutsune nabarmenak eta aurrerapauso txikiak daude hartutako prebentzio neurrietan:
-
Espainian bitartekoak falta: Espainiako Estatuak kostalde gehien duen Europako kideetako bat da, baina kutsaduraren aurkako itsasontzi bakarrarekin jarraitzen du eta 2004. urteko aurrekontuetan bigarren bat izatea aurrikusten da. Hondamendia gertatu eta berehala iragarritako babes portuaren proiektua bertan behera geratu zen eta Prestige petroliontziak hondatutako kostaldearen babes gabeziak bere horretan jarraitzen du.
-
Frantzian neurriak berandu: Prestige-ren isuria hastean gauzatu ziren Erika ontziaren hondoraketaren ostean hartutako hainbat erabaki. Hiru urte lehenagoko erabaki haiek ahaztuta zeuden eta Prestige kasuak hainbat neurri abian jarrarazi zituen. Frantziako Estatuak ikuskapenak biderkatu ditu: bertan porturatzen diren ontzien %30 kontrolatzen dituzte, Bruselak eskatutakoaren gainetik. Parisko gobernua izan da, Hidrokarburoek Eragindako Kalteen Sarien Fondoak (FIDAC) 1.000 milioi euroko kalte-ordainetara igotzeko bultzatzaile nagusia. Orain artean 171,5 milioi arterainokoa zen jaso zitekeen kalte-ordaina.
-
Protokolo bat: Araudi bat ezarri da larrialdi egoeran nola lan egin zehazteko. Gastuak, egiturak, baliabide materialak eta giza baliabideak, lan taldeen antolaketa eta segurtasuna zehazten dira araudiaren baitan.
-
Babes neurriak gogortzeko eskaria: Hainbat natur talde, elkarte ekologista eta giza mugimenduk neurri zorrotzagoak eskatu dituzte. Europako Batasunak eta tokian tokiko estatuek ezarritako neurriakbete daitezen ere eskatu dute, hidrokarburoen kutsaduraren aurrean itsasoa babesteko. Europako Garraio Batzordeak, esaterako, krosko bakarreko petroliontzien porturatzea debekatzen du. Neurri horrek, baina, fuel astunetan bakarrik du eragina (garraiatutako hidrokarburoen %7 dira). Segurtasun eta kutsadura neurriak betetzen ez dituzten ontzien kopurua jaisteko kontrola eta ikuskapen gehiago ere hitzartuta daude, sailkapen eta ikuskapen elkarteen gaineko kontrolak zorroztearekin batera. Europako Batasunak zehaztutako neurrietan ere, naturgune hauskorrak babesteko ere eskatu diete batzordeko partaide diren estatuei.
-
Gabezia asko oraindik: Hainbat elkartek salatu du Europako Batasunak hartutako neurriak partzialak eta osatu gabeak direla eta berandu aplikatzen direla. Nazioarteko Itsasoko Erakundeak (OMI) neurririk ez du hartu orain arte eta hondamendiaren jarraipenerako plan zorrotzik ez dago.