Osasuna

Koronabirus kasu bat izan litekeena atzeman dute Araban

Osakidetzak protokoloa aktibatu du Txagorritxuko ospitalean.

Txagorritxuko ospitalea. IHANA IRIONDO / FOKU
2020ko otsailaren 3a
21:47
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Osakidetzak jarduera protokoloa aktibatu du, koronabirusarekin lotutako kasu susmagarri batengatik. Txinara berriki bidaiatu duen emakume batek infekzioa duen aztertzen ari dira, eta, baieztapenaren zain, jarduteko protokoloa eta prebentzio neurriak jarri dituzte martxan. Osasun Sailak eta Osakidetzak lasaitasun mezua helarazi diete herritarrei.

Emakumeak arnas sintomatologia arina du, eta bakartu egin dute prebentzio neurri gisa. Arabako Unibertsitate Ospitalean dute andrea, Txagorritxun.

Analisi klinikoak Euskadiko laborategietan zein Majadahondako (Espainia) erreferentziazko laborategian egingo dira. Emaitzak 24-48 orduetan emango dituzte jakitera. Gainera, kasu susmagarri horren berri eman zaio Espainiako Osasun Ministerioko Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.