Lau hilabete falta dira Korrika 15 herriz herri abiatu dadin, eta bitarte horretan, korrika laguntzaile izateko deialdia egin dute antolatzaileek. 12 euroko diru-laguntza ematea da gakoa, eta ordainetan, pina eta ehunka komertziotan beherapenak eskaintzen dituzte.
Korrika 15en laguntzaile egin diren aurrenak Kutsidazu bidea, Ixabel filmeko Ixabel (Ainere Tolosa) eta Juan Martin (Mikel Losada) izan dira; euskaldun zaharra, bata, eta euskaldun berria, bestea.
EUskara
Korrika 15erako laguntzaileak biltzeko kanpaina abiatu du AEK-k
"Korrika laguntzaile kanpaina ez da berria, baina, tamalez, beharrezkoa izaten jarraitzen du", halaxe esan du Korrika 15eko koordinatzaile Edurne Brouardek gaur goizean. Euskararen alde aritzeko "baliabide urriak eta oztopo handiak" daudela gogorarazi du, batik bat, "Nafarroan eta Iparraldean". Horregatik, 12 euroko diru laguntza eman, eta korrika laguntzaile egiteko gonbita egin diote antolatzaileek gizarteari, ordainetan, hainbat abantaila eskainiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu