Datorren urteko Korrika 17a apirilaren 7an abiatuko da Trebiñutik (Araba) eta Donostian amaituko da apirilaren 17an. Lema "Euskalakari maitatu ikasi ari" izango da. AEKkoek beraiek asmatutakoa da Euskalakari hitza, eta euskaraz aritzeaz gain, bere aldeko lana egiten duena eta hizkuntzarekiko konpromiso estua duen pertsona definituko luke. Euskaltzaindiari omenaldia egingo diote euskara batua sortu eta hizkuntzaren normalizazioan egin duen lan guztiagatik antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Azkenengo korrika izan zenean, Dignidad y Justicia eta España y Libertad taldeek, terrorismoa goratzeagatik AEKko zortzi kide salatu zituen. Gaur Oscar Elizburu, Gipuzkoako AEKko arduradunak Donostiara joan behar izan du epailearen aurrera deklaratzera. Erasoen aurrean onena Korrika 17 indartsu bat lortzea dela diote antolatzaileek, beraz, herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die.
Euskalaklik bideo lehiaketa jarri dute martxan gaur. Otsailaren 25era arte izango da bideoak entregatzeko azken eguna.2011n burutuko den Korrika Kulturala 17ren barnean ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi diote atal horrekin.
euskal herria
Korrika 17 Trebiñun hasi eta Donostian amaituko da
Apirilaren 7an hasi, eta 17an amaituko da 2011ko edizioa. Euskaltzaindia omenduko dute euskararen normalizazioan egin duen lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu