Inkestak

Korrika arratsaldean pasatzea nahiago dute BERRIAren irakurleek

Korrika egunaren zer tartetan pasatzea nahiago duten galdetu du BERRIAk sare sozialetan, eta hemen da emaitza: arratsaldean. Ia 1.300 irakurlek eman dute botoa.

nerea intxausti
2024ko urtarrilaren 18a
13:00
Entzun

Jada jakinarazi dute 23. Korrikaren ibilbidea, eta norberak badaki dagokion herritik zer egunetan eta zer ordutan pasatuko den. Euskararen aldeko korrikaldian parte hartzeko ordua baldintzatzailea ez bada ere, eguneko zer momentutan pasatzea nahiko luketen galdetu dio BERRIAk bere komunitateari. Goizean nekatuegi daudelakoan eta gaua beranduegi delakoan, galdera erantzun duten erdiek nahiago dute Korrika arratsaldez igarotzea.

Orotara, ia 1.300 pertsonak eman dute botoa sare sozialen bidez egindako inkestetan. Telegramen, Instagramen eta Twitterren erantzun dute ea Korrika goizean, arratsaldean, gauean ala ordu txikietan pasatzea nahiago luketen, eta gehienek nahiago dituzte egunaren tarteko orduak. Bada, hala ere, gaua edo goiza nahiago duenik, eta gutxienek hautatu dute ordu txikietan korrika egitea. 

Telegramen bildu da erantzun gehien (490 erantzun), eta baita arratsaldean korrika egitearen alde dagoen pertsona gehien ere:

Eguneko zein tartetan nahiago zenuke igarotzea Korrika zure herritik? Telegrameko erantzuna
 

Instagramen 467 boto jaso dira, eta emaitza antzekoa izan da: gehienak arratsaldean korri egitearen alde, nahiz eta gaua nahiago duten batzuk ere izan diren.

Eguneko zein tartetan nahiago zenuke igarotzea Korrika zure herritik? Instagrameko erantzuna
 

Twitterren ere arratsaldea izan da nagusi, baina korrika saioa gauean edo ordu txikietan nahiago dutenak agertu dira parekatuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.