Korrika15

Korrika, Gasteiztik Donostiara

Arrratsaldeko bostak inguruan iritsi da Korrika Donostiara, Gipuzkoako hainbat bailara atzean utzita: Debagoiena, Goierri, Tolosaldea, Hernanialdea eta Oarsoaldea. Donostian erdialdera hurbildu ahala gero eta jende gehiago batu zaio euskararen aldeko lasterketari.

2007ko martxoaren 24a
18:24
Entzun
Iritsi da Korrika ibilbideko bigarren hiriburura: Gasteizen izan zen atzo, eta gaur Donostian. Goizaldeko ordu txikietan sartu da Gipuzkoara, Debagoiena eskualdetik. Handik Goierrira egin du jauzi, Tolosaldea etorri da gero, Hernanialdea hurrena, eta Oarsoaldetik sartu da Donostiara, zehazki, Altza auzotik. Hain justu, Donostia kanpoaldeko auzoetan ibili da lehendabizi Korrika, eta erdialdera hurbildu ahala gero eta jende gehiago batu zaio.

Eguraldia eskasa izan arren, ederki joan da eguna Korrikarentzat. Goizaldeko ordu txikietan ibili da Debagoienan eta Urola Garaiko herrietan. Orduek aurrera egin ahala, jende kopurua ere handitzen joan da. Adibidez, goizeko zortziak inguruan igaro da Ordizitik, eta korrikalari multzo handia bildu da han. Tolosan ere handia izan da jendearen emana. Gainera, adin guztietako jendea dabil Korrikan parte hartzen: Zizurkilen, adibidez, 80 urte inguruko lau emakumek hartu dute lekukoa kilometro batean.

Andoainen, berriz, BERRIA argitaratzen duen EKT enpresako langileek egin dute kilometro bat, hain justu, EKTren eta euskalgintzako beste zenbait enpresa eta elkarteren kokaleku den Martin Ugalde Kultur Parkean.

Donostialdetik Urola Kostarako bidea hartuko du Korrikak. Han egingo ditu gaur gaueko ordu txikiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.