Korrika 15

Korrika Ipar Euskal Herrira gaur

Goizean Nafarroa iparraldean elurretan egin dute lasterka.

2007ko martxoaren 30a
17:03
Entzun
Ipar Euskal Herrian sartuko da gaur Korrika. Nafarroa Beherean Baigorrira, kasu, 18:00ak aldera iritsiko da, ondoren Donibane Garazira, eta Maulera 23:50ak inguruan. Baionan bihar eguerdian sartuko da eta alderdi politiko guztiek elkarrekin egingo dute korrika.

Euskal Irratiek gaur egun osoan zuzenean emitituko dute Korrikak Ipar Euskal Herrian egingo duen bidea. Xiberoko Botza, Irulegi Irratia, Gure Irratia eta Antxeta Irratia arduratuko dira horretaz. Besteak beste, lekukoa eramango duten lagun denak elkarrizketatuko dituzte.

Gaur goizean Nafarroa iparraldean ibili dira, eta Aribe eta Garralda pare horretan elurra egin du. Ez asko, baina bai pixka bat. Elizondora geroago iritsi dira eta han haurrak nagusi. Pittin bat lehenago, Korrika bertatik bertara segitzen ari diren hedabideetako langileek kilometroa egin dute; besteak beste, BERRIAk. Kilometro horretako 500 metrotan lekukoa Aizu AEKren aldizkariko kazetariak eraman du, aldizkariak abenduan 25 urte bete zituela-eta.

Atzo Nafarroaren hegoaldean ibili zen, eta Tafallan euskararen ofizialtasuna eskatu zuen jendetzak.

Igandean bukatuko da 15. Korrika, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.