Korrika, Pirinioetan

Lapurdi utzi eta Nafarroara itzuli da gaur Korrika, Beratik Erronkarira Pirinioak zeharkatzeko. Bihar Zangozara, Tafallara eta Tuterara iritsiko da. Bideoa: laugarren egunaren bideokronika. [YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=AFaWCjilRc0[/YouTube] 

2013ko martxoaren 17a
08:11
Entzun

Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin ibili ondoren, Korrika gaur Nafarroara bueltatu da. Goizaldean Saratik iritsi da Berara, eta Pirinioak alderik alde zeharkatzen hasi da (ibilbidea). Aurizberrin 15:15 aldean izan da, 19:00etan Otsagabira iritsi da eta Izabara, gauean. Erronkari eta Burgi izango ditu gaurko azken herriak.

Pirinioetan bete-betean ibili da Korrika gaur, portuetan gora, eta portuetan behera, bide bazter eta mendi tontor zurituen artetik. Hotza bai, baina lasterkariek berotu dute euskararen aldeko aldarria.

Bihar, oraindik ere, Nafarroan zehar ibiliko da, besteak beste, Zangoza, Tafalla eta Tutera pasatuz. Asteartean utziko du Nafarroa eta arratsaldean 18:45ean Gasteizera iritsiko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.