17. Korrika

Korrikak euskararen inguruko kohesioa lortu duela uste du AEK-k

"Mezua ondo zabaldu da, Euskal Herriak primeran ulertu du eta, garrantzitsuena dena, Euskal Herriak bere egin du", esan du Edurne Brouardek gaur, balorazioa egitean. [YouTube]http://youtu.be/xbA1XQTysuU[/YouTube]

Ibai Maruri Bilbao.
2011ko apirilaren 19a
14:59
Entzun

17. Korrika "zoragarria" izan dela nabarmendu du gaur AEK-k, balorazioa egitean, "orain arteko jendetsuena" izan delako, baina baita "gizartea euskararen inguruan kohesionatzea lortu" duelako ere. Mertxe Mujika eta Edurne Brouard AEK-ko arduradunek esan dute euskararen aldeko aurtengo laskerketan ideologia askoko jendeak hartu duela parte, denek ere gogotsu oihukatu dituztela leloak eta, lehen ez bezala, hainbat gizarte eragile batera aritu direla Korrikaren ekimenetan —argazkiak ateratzen-eta—.

"Mezua ondo zabaldu da, Euskal Herriak primeran ulertu du eta, garrantzitsuena dena, Euskal Herriak bere egin du", adierazi du Brouardek gaur, Bilbon egindako prentsaurrekoan. Ondorioz, AEK-k "apaltasunez baina irmo" deritzo "bete-betean asmatu" duela. Gizarte eragileei gauzak elkarrekin egin daitezkeela adierazi die, eta "hausnartzeko" eskatu die.

Gainera, AEK-ren ustez, aurtengo lasterketan "bere ideologiaren zati bat etxean utzi du jendeak, batzen gaituenari helduz".

Hilaren 7an hasi zen 17. Korrika, Trebiñutik. Bukatu Donostian, lehengo domekan. 2.500 kilometro pasa egin dituzte Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.