Entzierro garbia, jendetsua eta aparteko ezbeharrik gabekoa izan da aurtengo Sanferminetako aurrenekoa. 07:50etan abiatu dira Alcurrucen ganadutegiko zezenak Santo Domingoko aldapan gora, eta lau minututik gora iraun du, zezen bat atzean geratuta.
Tentsio uneak eragin ditu zezen horrek. Gelditu egin da plazarako sarreran, nora ezean. Azkenean, korrikalariek lortu dute zezena plazarako bidean jartzea.
Zezenek ez dute inor adarkatu, eta lau pertsona Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, arin zaurituta.