Arrasaten eta Bergaran Korrikan parte hartu zuten lau gazteren kontra hamabost hilabeteko espetxe zigorra eta zortzi urteko inhabilitazioa eskatu zuen fiskalak, presoen argazkiak eramanda terrorismoa goratzen zutela iritzita. Gorenak dioenez, Auzitegi Nazionalak esan zuen bezala, korrikalariek argazkiak eramateaz gain, "ez zuten borroka eta etsenplu terrorista babesteko adierazpenik egin, ezta haiek egindako delituekiko elkartasunik adierazi ere".
Euskal Herria
Korrikan presoen argazkiak eramateagatik auzipetuak absolbitu egin ditu Gorenak
Fiskaltzak terrorismoa goratzea leporatu zien. Gorenak Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako erabakia berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu