Korrika

Korrikaren ibilbidea aldatu behar izan dute Iruñean, prozesioagatik

Atzo jakinarazi zieten antolatzaileei aldaketak egin beharko zituztela.

Korrika-ren aurkezpen soziala, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena
2015eko martxoaren 18a
20:41
Entzun

Ohiko lanez gain, azken orduko gorabehera bat gehiago izan dute 19. Korrikako antolatzaileek Iruñean. La Dolorosa-ren prozesioarengatik, aurrez adostutako ibilbidea aldatu beharko zutela esan zieten atzo antolatzaileei. Udalarekin eta udaltzainekin negoziatzen aritu dira azken orduetan, Iruñeko arduradunek BERRIAri esan diotenez. "Bilatu dugu irtenbidea, baina ez guk nahi genuen moduan".

Alde Zaharreko bidea moldatu behar izan dute. San Lorenzo elizatik Iruñeko katedralerako bidea egiten du aipatutako prozesioak, eta udalak lehentasuna eman dio horri. Ondorioz, Korrikak ezingo du pasatu, esaterako, udaletxe plazatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.