Ohiko lanez gain, azken orduko gorabehera bat gehiago izan dute 19. Korrikako antolatzaileek Iruñean. La Dolorosa-ren prozesioarengatik, aurrez adostutako ibilbidea aldatu beharko zutela esan zieten asteartean antolatzaileei. Udalarekin eta udaltzainekin negoziatzen aritu dira azken orduetan, Iruñeko arduradunek BERRIAri esan diotenez. "Bilatu dugu irtenbidea, baina ez guk nahi genuen moduan".
Alde Zaharreko bidea moldatu behar izan dute. San Lorenzo elizatik Iruñeko katedralerako bidea egiten du aipatutako prozesioak, eta udalak lehentasuna eman dio horri. Ondorioz, Korrika ezingo da pasatu, esaterako, Udaletxeko plazatik.