Kortsikar abertzaleek ez dute lortu diputaturik

Jean Christophe Angelinik %46,8ko babesa lortu du Porto-Vecchioko barrutian; UMPkoak %53,2koa. Bastiako barrutian Gilles Simeonik %31,2ko sostengua izan du, eta irabazle atera den UMPko hautagaiak %38koa.

2012ko ekainaren 17a
13:31
Entzun

Korsikako Femu a Corsica mugimendu abertzaleko Jean Christophe Angelini eta Gilles Simeoni hautagaiak Frantziako Legebiltzarrean sartzeko aukerekin lehiatu dira bigarren itzulian, baina biak aulkirik gabe geratu dira.

Porto-Vecchioko barrutian Angelinik %46,8ko babesa lortu du —14.121 boto—, baina M. Camille De Rocca Serra UMPkoak %53,2koa —16.053 boto—. 

Bastiako barrutian Simeonik %31,2ko sostengua izan du —10.906 boto— eta bigarren geratu da, baina M. Sauveur Gandolfi-Scheit UMPkoak %38koa —13.297 boto—. RDGko M. Jean Zucarelli ere lehia izan, eta hirugarren geratu da: %30,7, 10.728 boto.

Korsikako ordezkari abertzaleak Parisko Legebiltzarrean egoteko lehen aukera zen, eta alderdi abertzaleek bat egin dute. Corsica Libera alderdiak Femu a Corsicako bi hautagaien aldeko botoa eskatu du.

Bi alderdi abertzaleek ordezkapen zabala lortu zuten Korsikako Parlamentuan 2010eko bozetan; botoen %36 eskuratuta, legebiltzarreko 54 diputatuetatik 16 abertzaleak dira Korsikan.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.