Kortxoenea

Kortxoenea suntsitu nahi izatea egotzi diote erabiltzaileek Donostiako Udalari

Datorren larunbaterakon, Kukutzako auzipetuekiko elkartasun mobilizazioekin bat egin, eta gaztetxearen aldeko manifestazioa antolatu dute. Bideoa: Irutxuloko Hitza. [youtube]https://youtu.be/b6o--9ZmMJc[/youtube]

arantxa elizegi egilegor
2015eko irailaren 5a
14:34
Entzun

Donostiako Gros auzoko gaztetxean martxan den proiektu autogestionatua suntsitu nahi izatea egotzi diote Kortxoeneako erabiltzaileek Donostiako Udalari, eta iragarri dute, hark agertutako jarreraren ondotik, bukatutzat ematen dituztela elkarrizketa oro. "Kultur hiriburutza denen ahotan dagoen honetan, hau da agintariek bilatzen duten hiri eredua. Kultura pribatizatu, eta proiektu herritarrak suntsitu". Hala, gaztetxea auzolanean berreraikiko dutela iragarri dute.

Izan ere, ostiralean, hondemakinak eta langileak joan ziren Kortxoenea botatzeko asmoz, baina eraisteko baimenik gabe. Ondorioz, bertan behera utzi behar izan zituzten lanak. Donostiako Udalak, bere aldetik, jakinarazi zuen aurreko legealdian onartu zuela udalak gaztetxea dagoen eremuan aparkalekuak egiteko proiektua, nahiz eta eraikina botatzeko baimena Eneko Goiaren taldeak eman duen.

Horiek hala, Kortxoeneako erabiltzaileek proiektuarekin jarraitzeko asmoa iragarri dute, eta manifestazioa antolatu dute datorren larunbaterako, Kukutzako auzipetuen aldeko mobilizazio egunean. Donostiako Bulebarretik abiatuko da protesta,  17:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.