Kosovo estatu gisa onar dezala eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari
Eusko Legebiltzarrak Espainiari Kosovoren independentzia onartzeko esan diezaiola proposatu du
Europako Parlamentuak Kosovo Europan sartzeko prozesuari buruzko ebazpen bat onartu berri du, baina Europako Batasuneko bost estatuk ez dute oraindik Kosovoren independentzia ontzat eman. Beraz, jarrera aldatzeko eskatu die Europako Parlamentuak. Espainia, Zipre, Grezia, Errumania eta Eslovakia dira bost estatu horiek. Europako Batasuneko beste 22 herriek onartu dute Kosovoren independentzia. Baita munduko beste 88k ere. Hori oinarri hartuta, EAJk Kosovo estatu gisa onartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Eusko Legebiltzarrean legez besteko proposamena aurkeztu du, Legebiltzarrak egin diezaion eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu