Kostaldean nabaritzen hasi da udazkeneko lehen denboralea, eta gaur okerrera egingo du egoerak. Neurriak hartzen hasi dira erakunde publikoak, eta gaurko alerta laranja eman du Eusko Jaurlaritzak. Haize ufada indartsuak espero dira, eta itsasoan nabarituko dira gehien. Zazpi metroko garaierako olatuak sortuko direla espero da. Iluntzerako denboralea okertzea espero da, eta alertaren maila agian gorrira igoko duela iragarri du Jaurlaritzak.
Atzo ere nabaritzen hasi ziren denboralearen lehen ajeak. Loiuko aireportuan (Bizkaia), esaterako, lurreratzeko arazoekin ibili ziren hegazkin pilotuak, haize bolada indartsuen eraginez. Itsasoan ere nabaritzen hasi zen olatuen indarra. Bilboko portuak bertan behera utzi zuen eremu industrialeko jarduera, esaterako. Atzoz geroztik, ontzi handiei sarrera debekatu diete, eta hiru petroliontzi portutik kanpora gelditu dira, denboralea noiz pasatuko.
Itsasertzeko zenbait udalek ere neurriak hartu dituzte. Donostiako Pasealeku Berria itxi eta aparkaleku batzuk hustu ditu Donostiako Udalak, eta surflariei datozen orduetan itsasora ez ateratzeko gomendatu die.
Biharko ere, orduko 120 kilometro orduko haize ufadak eta itsaso oso zakarra espero dira.
Kostaldea alertan da, haize eta olatu zakarrengatik
Gaurko eta biharko, zazpi metro arterainoko olatuak eta orduko 120 kilometroko haize indartsuak espero dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu