HEGO EUSKAL HERRIKO LURRALDE PLANAK. DEBABARRENA

Kostaldeari begira

GASTEIZ
2005eko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Debabarreneko planaren filosofia da Eibarrek, Ermuak eta Soraluzek osatzen duten zonaldean azken hamarkadetan gertatutako biztanleriaren hazkundeak ez direla zilegi. «Eremu honetan haziz gero, askoz ere egokiagoa izango da kostaldean egitea, Deba-Mutrikun, hain zuzen ere», adierazi du Martin Arregik.

Eibarraldeko «betetzeari» aurre egin beharra da Lakuaren plangintzaren xederik garrantzitsuenetako bat. Datuek bat egiten dute proposamenekin. Izan ere, Eibarrek Euskal Herri osoko dentsitaterik handienetako bat dauka (800 biztanle kilometro koadroko); eskualdeko tasa orokorraren bikoitza kasik.Asmoa da hemendik 2020. urtera bitartean 8.500 etxebizitza berri eraikitzea. Horretarako, oinarrizkoa izango da itsasertzak bizitzeko duen erakargarritasuna eta ekonomia nahiz enplegua suspertzea» proposatu da planean.

A-8 autobidearen aterabide berria eskatu du

Bestalde, eskualdeak gaur egungo azpiegiturak hobetzea behar duela ebatzi du. Arregiren arabera, «A-8 autobideak aterabide berria eskaini beharko luke, hain justu, Deba-Mutriku alde horretara errazago sartzeko. Gaur egun Itziarren dago bat, baina oso urruti geratzen da».

Industriari dagokionez, Arregik uste du industrialde berriak eskualdeka eratu behar direla, «lur onak eskasak direlako». Hiru operazio nabarmendu ditu: Mallabian gune berri bat egin (Goitondon), Elgoibarren ere (Albitxurin) eta Itziar-Debako industrialdearen hazkundea.Halaber, plangintzak dio berebiziko garrantzia izan behar duela naturgune askoren babesak. Hortaz, Izarraitz (767 hektarea) eta Arno (1.054 hektarea) Natura 2.000 Sarearen interes komunitarioko tokitzat hartu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.