Kostara ere heldu da elurra, iragarri zuten bezala. Arratsaldean hasi du, eta hondartzak ere zuritu ditu. Dena den, Euskal Herri osoan errepide sare nagusiak irekita segitzen du oraindik.
Bigarren mailako bideetan, itxita daude era guztietako ibilgailuentzat Urduña, Trabakua, Dima eta Elgeta. Kamioientzat itxita daude eta autoek kateak behar dituzte Herrera, Bernedo, Opakua, Altube, Kanpazar, Arrate, Kurtzeta, Mandubia, Elosua, Urraki, Belagua, Meano eta Lapoblacionen.
Informazio zehatza
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke:
- Nafarroari buruzkoa 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
- Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzkoa hemen. Telefono zenbakia: 0800100200.
Eguraldia
Kostan ere hasi du elurra
Oraindik errepide sare nagusiak zabalik jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu