Kotizatu ez duten pertsonen babesa auzitan jarri du arauak
Gizarte Segurantzan inoiz kotizatu ez dutenen osasun babesa auzitan jarri du Espainiako Gobernuaren dekretuak.26 urtean jarri du muga Madrilek: adin horretara artekoek daukate aukera gurasoen osasun babesaren onuradun izateko; hortik aurrera, dekretuak dio langileek, pentsiodunek eta langabezia saria jasotzen ari diren edo agortu duten pertsonek dutela eskubidea zerbitzua jasotzeko. Kanpora daude lanik eta kotizaziorik ez dutenak; diru sarrerarik ez dutela frogatu beharko dute. Ana Mato Espainiako Osasun ministroak adierazi du «espainiar batek ere» ez duela osasun txartela galduko «diruagatik». Gobernuak ez du oraindik zehaztu zein bide erabiliko duten zerbitzua bermatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu