Ekonomia

KPIa jaitsi egin da Hego Euskal Herrian

Arropen eta oinetakoen atalean joan den hilean izandako merkealdiak eragin handia izan dute jaitsiera horretan. Araban izan du beherakadarik handiena (%0,7) eta Nafarroan txikiena (%0,1).

2008ko abuztuaren 13a
10:44
Entzun
KPI Kontsumrako Prezioen Indizea jaitsi egin da uztailean Hego Euskal Herrian: %0,7 jaitsi da Araban, %0,5 Bizkaian, %0,4 Gipuzkoan eta %0,1 Nafarroan. Jaitsiera horretan eragin nabarmena izan dute uztaileko arropa eta oinetako arloko merkealdiek: %10,8 inguru merketu dira produktu horien prezioak. Aldiz, elikagaiek eta etxebizitzak gora egin dute -%0,2 eta %1,8 inguru, hurrenez hurren-.

Uztailean KPI jaitsi egin bada ere, urte arteko alderaketa eginez gero inflazioa nabarmena da: iazko uztailetik %5,2-5,3 artean igo dira prezioak. Urtea hasi denetik, berriz, %2,4 igo dira Nafarroan eta %2,0 EAEn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.