Krimea Errusiaren parte dela dioen testua onartu dute gaur hango parlamentuan. Saiora joan diren diputatu guztiek — 100etik, 88k— bozkatu dute horren alde.
Konstituzio berriaren arabera, errepublikaren burua parlamentariek aukeratuko dute, bost urtetarako. Gobernua osatzeko zein desegiteko eskumena izango du. Ministroen Kontseiluaren burua ere izan daiteke.
Diputatuen kopurua murriztu egingo da: 100etik, 75 izatera pasako dira. Dena den, neurri hori irailean egitea aurreikusten den hauteskundeen ondoren jarriko dute martxan.
Parlamentuko egunkarian argitaratu bezain pronto sartuko da indarrean.