ekonomia

Krisiak gehien jo dituen EAEko udalek 2.800 langabe kontratatuko dituzte urtean

Bizkai, Araba eta Gipuzkoako hainbat herritan bultzatuko du Jaurlaritzak enplegua sustatzeko ekimena. Bihar emango ditu Iñigo Urkullu lehendakariak 2014-2016 arteko planaren xehetasunak.

2014ko urtarrilaren 27a
18:19
Entzun

Ekonomia eta Enplegus Sustatzeko planean 2014 eta 2016 bitartean 6.475 milioi euro erabiliko ditu Jaurlaritzak enpregua sustatzeko helburuarekin, dagoeneko jakitera eman dutenez, eta diru hori nola erabiliko duen onartuko dute bihar Kontseiluan. EAJk eta PSE-EEk gaur egin dute bilera, azken xehetasunak orrazteko, eta Andoni Ortuzarrek eta Patxi Lopezek aurreratu dutenez aurten hamasei milioi erabiliko dituzte zeregin horretan.

Lanik gabe denbora asko daramatenek eta 45 urtetik gorakoek izango dute lehentasuna, zehaztu dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.