Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Krisitik ateratzeko neurri saldoa

Perez Rubalcaba eta Raxoi batik bat ekonomiaz aritu dira hauteskunde kanpainako eztabaidan

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Oraingo momentu ekonomikoak erabat baldintzatu du Espainiako gobernuburu izateko bi hautagai nagusien arteko eztabaida. Biek ala biek Espainia krisitik ateratzeko gai direla adierazi nahi izan zuten, eta, horretarako, neurri saldoa aurkeztu zuten. Erabaki beharrekoa «orain arte bezala jarraitu edo norabidea aldatu eta gauzak hobetu» da PPren hautagai Mariano Raxoiren iritzian. Krisitik ateratzeko neurriek etorkizuna erabat baldintzatzen dutela ohartarazi zuen, bestalde, PSOEren hautagai Alfredo Perez Rubalcabak; «sinets iezadazue, ez da berdin nola egiten den».

Manuel Campo Vidal kazetariak moderatu zuen Espainiako Gorteetako hauteskunde kanpainan bi hautagai nagusiak aurrez aurre jarri dituen lehen eta azken eztabaida. Gorbata urdina jantzita joan ziren bi hautagaiak, eta igandean Afganistanen hildako Joaquin Molla Espejo militarrarentzat eta haren senitartekoentzat izan zituzten aurreneko hitzak. Madrilen izan zen, kongresuen jauregian. Espainiako Telebistaren Akademiak antolatu zuen, etahogeitelebistakbaino gehiagok eman zuten. Bi orduko eztabaida izan zen, eta egunkari hau ixteko orduan, amaitzeke zegoen. Beroa izanzen, eta, oro har, txandak errespetatu bazituzten ere, une batzuetan biak batera hizketan ere aritu ziren.Jauregiaren kanpoan protestak izan ziren. Berrehun bat lagunek manifestazioa egin zuten, eztabaidarenbipartidismoa salatzeko.

Krisi ekonomikoaren erantzule PSOEko gobernua egin zuenRaxoik behin eta berriz, eta kontrakoa erakusten saiatu zen Rubalcaba. Krisia orokorra den arren «beste era bateko neurriak» hartu izan balira, Europako beste hainbat tokitan egin duten bezala, Espainia ere beste egoera batean egongo litzatekeela erantzun zion Raxoik, eta horregatik azpimarratu zuen erabat aldatu behar dela norabidea ekonomian. Egoera «larria»dela, eta konponbide zaila duela onartu zuen Rubalcabak, baina hortik ateratzeko neurriak badituztela gaineratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.