Ostiralera arteko greba deitu dute Kristau Eskoletan eta IZEAn ordezkaritza duten bost sindikatuek. Lehen greba egunean %65ekoa izan da langileen parte hartzea, beren esanetan. Lan ituna berritzea da sindikatuen eskari nagusia. Nabarmendu dutenez, badira hamar urte ituna azkenekoz berritu zutela. Negoziatzeko borondate falta leporatzen diete patronalei.
Guztira, 9.000 langile daude grebara deituta, 120.000 ikasle hartzen dituzten gizarte ekimeneko 215 ikastetxetan.
Milaka langilek manifestazioa egin dute goizean, Bilboko erdigunean.
Gure neskak manifestaldian daude bere eskubideak aldarrikatzen!!! Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan prekarietateak ere emakume aurpegia du: diskriminazioari stop!!!
— ELA Hezkuntza (@ELAhezkuntza) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Noiz arte @KristauEskola ?#GizarteEKImenaBorrokanpic.twitter.com/ZL3z4V8VSl
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako grebak jarraipen zabala izan du https://t.co/f98rTnJnR2pic.twitter.com/sixaGBFxAJ
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Hezkuntza- Laguntzako Espezialistak eta Haur Hezkuntzako 1.go zikloko langileen lan baldintza duinen alde, gaur greba EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan#GizarteEkimenaBorrokan#HitzarmenBerriaOrainpic.twitter.com/FlJw6vve8s
— STEILAS sindikatua (@STEILAS_) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Patronalek lan baldintzak hobetzeko eginiko proposamena langileen eskarietatik "urrun" dagoela nabarmendu dute sindikatuetako ordezkariek. Galdutako erosahalmena berreskuratzea, DBHko irakasleen soldatak berdintzea —zikloaren arabera ordain desberdina jasotzen dute— eta baldintza prekarioenak dituzten langileen baldintzak hobetzea —0-3 urte bitarteko heziketa langileena eta hezitzaile laguntzaileena— eskatzen dute sindikatuek. Jaiotza tasaren beherakadarengatik aurreikusten duten gela murriztea dela eta, gela horietako langileak beste lanpostu batzuetan kokatzea ere galdegin dute.
Urriaren 9an eta 10ean ere grebara deitu zuten Kristau Eskoletako eta IZEAko sindikatuek.