Mehatxuak

Kristina Gete preso politikoaren familiak mehatxuak jaso ditu

Kristina Gete preso politikoaren familiak irainez eta mehatxuz betetako gutun bat jaso zuen lehengo asteburuan. Karta familia maiz joaten den tabernan jaso zuten, Donostiako Amara Berri auzoan. Gutun-azalean, prentsako hainbat informazioren mozketaz gain, presoaren familia mehatxatzen zuten bi orri zeuden.

2003ko uztailaren 31
18:40
Entzun
Askatasuna taldeak esan duenez, gutunean, Basta Ya taldeko kontzentrazioko informazioarekin batera, bi orritan, Kristina, bere anaia Josu eta orokorrean bere familia mehatxatzen zituzten. " Zure semea faxista bat da, Batasuna Franco baino okerragoa da",horrelako adierazpenak jartzen zituen Kristina Geteren familiak jaso zuen kartan.

Irainez eta mehatxuz betetako gutuna ez zegoen sinatuta. Askatasunak ekintza hau salatu du, eta preso politikoaren familiari eurenelkartasuna adierazi die jaso dituzten eraso, irain eta mehatxuen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.