Kroaziak galerazi egin die serbiarrei muga igarotzea

2015eko irailaren 24a
14:06
Entzun

Bart gauean mugak itxi dizkie Kroaziak Serbiako herritarrei eta han matrikulaturiko ibilgailuei. Ranko Ostojic Kroaziako barne ministroak azaldu du "sistema informatikoak gainezka" egin duelako hartu dutela erabakia. Orain, kamioiei ari zaie galerazten Kroaziara sartzea.Ostojicek zehaztu du neurri hau indarrean izango dela harik eta Serbiak Kroaziako salgaiei muga ireki arte.

Ildo beretik, Miro Cerar Esloveniako lehen ministroak adierazi du errefuxiatuen krisiak mendebaldeko Balkanak ezegonkortu ditzakela, eta Serbia eta Kroaziaren arteko harremanak gaiztotzeko arriskua badagoela. "Badakigu Balkanak ez direla horrelako egoerak jasateko bezain egonkorrak. Horregatik arreta berezia eskaini behar zaio eskualdeari, baita ekonomikoki ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.