Garzonen eginahala
• 2008ko irailaren 1a. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea informazioa biltzen hasi zen, hobi komunetan lurperatuen, desagertuen eta fusilatuen zerrenda egiteko. Hemeretzi hobi irekitzeko agindua eman zuen; tartean, Federico Garcia Lorca poeta.
• 2010eko apirilaren 7a. Espainiako Auzitegi Gorenean Garzonen aurkako salaketa jarri zuten Falange Espainola eta Manos Limpias talde ultraeskuindarrek. Prebarikazioa egin izana egotzi zioten, 36ko gerrako eta haren osteko krimenak ikertu ezin zituelakoan. Salaketa aintzat hartu, eta epaitu egin zuten Garzon.
• 2012ko otsailaren 28a. Garzon errugabe jo zuen auzitegiak, esanez ikertzeari ekin zionean ez zekiela hori egiterik ez zeukala. Hala ere, frankismo garaiko krimenak ikertzeari erabat itxi zion atea, Gorenaren esanetan «okerra» baita ikerketa. «Egia historikoa jakiteko eskubidea ez da prozesu penalaren zati».
Argentinako bidea
• 2010eko apirilaren 14a. Maria Servini Argentinako epailearen aurrean kereila bat jarri zuten giza eskubideen aldeko hainbat taldek, frankismoko krimenen harira. Espainiako Justiziak ikerketari uko egin ziola ohartarazi zuten. Hainbat herrialdetan bildu ziren manifestazioak egiteko.
• 2011ko abenduaren 15a. Salaketa aintzat hartu zuen Servinik, eta informazioa eskatu zion Espainiari, frankismoko azken urteetako krimenen erantzule izan litezkeenei buruzko datuak hain zuzen.
• 2012ko apirilaren 22a. Salaketa gehiago iritsi zitzaizkion Argentinako epaileari. Goldatu taldeak ere aurkeztu zituen.
• 2013ko irailaren 18a. Frankismoko lau polizia atxilotzeko agindu zuen Servinik: Jesus Muñecas Aguilar, Celso Galvan Abascal, Jose Ignacio Giralte eta Jose Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño. Bi hilda zeuden, eta beste biak atxilotzeari uko egin zion Auzitegi Nazionalak, beharrezkoa ez zela iritzita.
• 2013ko urriaren 28a. Estradizioa eskatu zuen Servinik. Bitartean, NBEk ohartarazi zuen Espainiak «obligazioa» duela frankismoko krimenak ikertzeko.
• 2014ko apirilaren 3a eta 10a. Estradizioari buruzko saioak Auzitegi Nazionalean. Atzera bota zituzten eskariak, gizateriaren aurkako krimenik ez zela esanez.