Kronologia

2012ko irailaren 7a
00:00
Entzun
GAROÑA, IXTEKO ZORIAN?

Lanean 41 bat urte daramatza Garoñako zentral nuklearrak, eta Espainiako zaharrena da. Nuclenorrek kudeatzen du; Endesak eta Iberdrolak dute Nuclenorren jabetza, erdibana.

1971. Garoñako zentral nuklearra martxan jarri zuten.

1999. Espainiako Gobernuak eta Nuclenorrek Garoñako zentrala hamar urte gehiagoz ustiatzeko akordioa berritu zuten uztailean. Horren arabera, beraz, 2009an itxi behar zituen ateak.

2004. Otsailean, akats baten ondorioz, txatar erradiaktiboa bidali zuten Garoñatik Bizkaiko altzairutegi batera. INES Gertakari Nuklearrentzako Nazioarteko Eskalan, 1 maila eman zioten gertakariari. 41 urtean izan dituen arazo guztien artean larrienetako bat izan zen hura.

2006. Nuclenorrek Garoñaren ustiaketa 2019ra arte luzatzeko eskatu zuen, baimena agortu baino hiru urte lehenago.

2008. Etengabeko horniketarako baterietan akats bat atzeman zuten abuztuan. INES eskalan 1 maila eman zioten.

2009. Ekainean, Eusko Legebiltzarrak Garoña behin betiko ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari. PPk eta UPDk ez beste alderdi guztiek babestu zuten eskaera.

2009. Jarduteko epea bukatzen zitzaion urtean, Espainiako Gobernuak (PSOE) 2013ko uztailaren 5era arte lanean jarraitzeko baimena eman zion Garoñari. Lau urtez luzatzea erabaki zuen gobernuak, 2019 arte lanean jarrai zezakeela esan zuen arren CSNk.

2011. Martxoan Fukushimako (Japonia) hondamendia gertatu zen. Garoñako zentral nuklearraren errektore bera zuen Fukushimakoak, eta horrek eztabaida berritu zuen Garoñaren segurtasunari buruz.

2012. Doel 3 zentral nuklearreko erreaktorea geldiarazi zuen Belgikako Segurtasun Nuklearrerako Agentziak. «Irregulartasun handiak» atzeman zituen, eta erreaktorearen ontzia eraiki zuen enpresari egotzi zion ardura. Enpresa horrek egindako ontziak dituzten zentralak ixtea aholkatu zuen. Garoñakoa dago horien artean.

2012. PPren gobernuak agintea hartu orduko iragarri zuen Garoñaren jarduera luzatzeko asmoa zuela. Berez, Garoña desmuntatzeko plana aurkeztu behar zuen Nuclenorrek uztailaren 6rako. Baina, egun batzuk lehenago, jarduera luzatzeko aukera eman zion gobernuak. Nuclenorrek irailaren 6ra arteko epea zuen baimena luzatzeko eskaria egiteko. Ez du eskatu; eta ez du ixteko prozedura hasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.