Kronologia

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
HILKETA (2011-03-16)

Bahiketa. Zarauzko saltoki bateko aparkalekuan aurre egin zion akusatuak Amaia Azkueri, pistola edo labana batekin, 12:30 pasatxo zirelarik. Autoan sartu, eta abiatzeko agindu zion.

Lapurreta. Zarautz inguruko leku baztertu batera eraman zuen, bankuko bi txartel ostu zizkion, eta pasahitzak esanarazi. Hori zen gaztearen helburua, epaileen arabera.

Lehen erasoa. Eraso egin zion ezustean; epaiak dio ez dakitela zergatik egin zuen, bai baitzeuzkan txartelak eta kodeak. Pistolaren kulatarekin jo zuen aurpegian. Kordea galdu zuen Azkuek.

Bigarren erasoa. Harri batekin jo zuen buruan, hiru-bost aldiz. Lekuan bertan hil zen Azkue.

Urtegira. Gorpua autoan hartu, eta Azpeitiko Ibai-Eder urtegira joan zen. Epaileak ez du baztertu han egin izana bigarren erasoa. Lotu egin zuen gorpua soka batzuekin —oinetakoetako lokarria ere erabili zuen—,eta uretara bota zuen. Inguruko edukiontzi batera bota zituen autoko objektu batzuk eta eskularruak. 14:30 inguru ziren.

Autoa. Loiolako basilikaren ingurura joan zen Azkueren autoan, eta han aparkatu zuen.

Dirua. Azpeitiko bi kutxa automatikotan dirua atera zuen, Azkueren txartelak erabiliz: 600 euro guztira. Beste 300 ateratzen saiatu zen; ez zuen lortu. Bi egunera berriro ahalegindu zen, Zarautzen; berriro ez zuen lortu.

AITORTZA (2011-08-17)

Polizia etxea. Lokarrien arrastoari segituz, akusatua polizia etxera deitu zuten ertzainek, lekuko gisa. Abokatuarekin agertu zen, ordea. Libre utzi zuten.

Fiskaltza. Egun berean, arratsaldean, bere kabuz joan zen Adingabeen Fiskaltzara: hilketa aitortu zuen. 18 urte egiteko bezperan joan zen. Adingabeen egoitza batera eraman zuten.

EPAIKETA (2012-03-12)

Bertsio aldaketa. Otsailean fiskalarenera joan eta bertsioa aldatu zuen, eta epaiketan horri eutsi zion: beste pertsona bati egotzi zion hilketa, eta adierazi zuen beldurrez zegoela. Ez zuen esan nor zen hiltzailea. «Sinestezintzat» jo zuten epaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.