Kronologia

2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
2009ko urtarrilaren 11. D3M hautesle elkartea aurkeztu zuten, Bilbon. Egun berean, Espainiako Fiskaltzak D3M eta 1998an sortutako Askatasunaren zerrendak ikertzeko eskatu zion Poliziari.

2009ko urtarrilaren 24a. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, ezker abertzaleko zortzi kide atxilotu zituen Poliziak: Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Arantza Urkaregi, Imanol Nieto, Amparo Lasheras eta Iñaki Olalde. D3Mrekin zerikusia zuten atzemandako lagunek, eta Batasunaren buruzagitza «berreraikitzen saiatzea» egotzi zien epaileak.

2009ko urtarrilaren 26a. Zortzi atxilotuak espetxeratzeko agindu zuen Garzon epaileak.

2009ko urtarrilaren 31. D3Mk hauteskunde kanpainako lehen ekitaldi nazionala egin zuen Donostian, Kursaalean.

2009ko otsailaren 3a. Atxilotuez gain, beste hamahiru lagun inputatu zituen Garzonek.

2009ko otsailaren 8a. D3M eta Askatasunaren zerrendak baliogabetu zituen Auzitegi Gorenak, aho batez.

2009ko otsailaren 12a. Auzitegi Gorenaren erabakia berretsi zuen Auzitegi Konstituzionalak, hauteskunde kanpaina hasteko ordu batzuk falta zirenean.

2009ko otsailaren 17a. D3M eta Askatasunaren jarduera eten zuen Garzonek. D3Mk, halere, kanpaina egin zuen.

2009ko martxoaren 1a. Eusko Legebiltzarrerako bozak. 100.000 herritar inguruk aukeratu zuten D3Mren botopapera.

2009ko martxoaren 24a. Urtarrileko operazioan atxilotutako zortzi lagunak aske utzi zituzten, 6.000 euroko bermea ordainduta.

2009ko irailaren 7a. Hamahiru herritar auzipetu zituen Garzonek —21 inputatu zituen hasiera batean—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.