2003
•Urriak 16. Martin Ugalde kultur parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta.Zortzi pertsona atxilotu zituzten: Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Armando Hernandez, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra.
•Urriak 20. Eneko Etxeberria Egunkaria SAko abokatua atxilotzeko eta inkomunikatzeko agindu zuen Del Olmok, Etxeberria epaitegian zegoela.
•Urriak 21. Arrizabalaga, Diez, Etxeberria eta Hernandez bermerik ordaindu gabe libre geratu ziren. Sorozabal, Sors, Azkune, Larrarte eta Legarra, berriz, hamabina mila euro ordainduta. Denak inkomunikatuta eduki zituzten atxilotuta egon ziren egunetan.
2007
•Martxoak 29. Egunkaria-ko hiru langile ohi inputatu eta deklaratzera deitu zituzten.
•Azaroak 28. Epaiketa egitea erabaki zuen Del Olmok, prozedura laburtuaren bidez.
2008
•Urtarrilak 24. Epaiketa Auzitegi Nazionalean egitea erabaki zuten.
2009
•Maiatzak 13. Hiru inputaturi lehen aldiz deklarazioa hartu ondoren (Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendiri), auziarekin aurrera egitea erabaki zuen Eloy Velasco epaileak.
•Abenduak 19. Manifestazio erraldoi bat egin zen Bilbon, Egunkaria-ren epaiketaren aurka eta auzipetuen alde.
2010
•Maiatzak 5. Jose Maria Vazquez Honrubia Auzitegi Nazionaleko zigor salako epaileak jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak ez zuela Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa egingo, eta auzia Gipuzkoako auzitegira igorriko zutela. Euskarazko kazetaren itxiera kasuko absoluzio epaiaren ondorioz, Vazquez Honrubiak ebatzi zuen auzian «delitu terroristaren» zantzurik ez dagoela, eta auzi ekonomikoan legokeen delitu bakarra ustezko iruzur fiskala litzatekeela, «ohiko delitua». Auzia Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren eskuetan utzi zuen.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu