Azkeneko hamarkadetan saio ugari egin da Trebiñu administratiboki Arabara (EAEra) batzeko. Hemen saio batzuk:
1980
Urtarrilaren 26a eta urriaren 17a. Trebiñuko eta Argantzungo udalek eskatu zuten konderria Arabara batzeko.
1998
Martxoaren 8a. Auziari buruzko kontsulta alegal bat egin zuten: %68k integrazioaren alde egin zuten. Gaztela eta Leongo Auzitegi Nagusiak indargabetu egin zuen.
2013
Maiatzaren 31. Trebiñu konderriko bi udalek Eusko Legebiltzarrari eskatu zioten bereizketa arautzeko lege organiko proposamena Madrilera eramateko. 2014ko azaroaren 18an eztabaidatu, eta atzera bota zuen Kongresuak.
2016
Abenduaren 16a. Ernesto Argote Trebiñuko alkateak dimisioa eman zuen konderriak duen «utzikeria» salatzeko.
KRONOLOGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu