*Otsailaren 15a. Erregimenaren aurkako lehen protestak hasi ziren Bengazi hirian.
• Otsailaren 17a. Armada manifestariei eraso egiten hasi zen.
• Otsailaren 23. Protestak hasi zirenetik 10.000 lagun hil zituztela salatu zuten.
• Otsailaren 25a. EBk Gaddafiri zigorrak ezartzea erabaki zuen, eta AEBek haren aktibo guztiak blokeatu zituzten.
• Otsailaren 27a. NBEk Gaddafiri zigorra ezartzea onartu zuen; Libiako oposizioak Trantsiziorako Kontseilua sortu zuen.
• Martxoaren 9a. Erreboltariek laguntza eskatu zioten nazioarteari.
• Martxoaren 17a. Zibilak babesteko «beharrezko neurri guztiak» hartzeko ebazpena onartu zuen NBEk.
• Martxoaren 19a. Nazioarteko esku hartze militarra hasi zen.
• Martxoaren 27a. NATO egin zen operazio militarren kargu.
• Apirilaren 25a. NATOk Tripoliko egoitza bonbardatu zuen.
• Uztailaren 7a. NATOk 85 zibil hil zituen Tripolin egindako erasoan.
• Abuztuaren 20a. Oposizioak Bregaren eta Zauijaren kotrola hartu zuen, eta Tripolitik gertu zeudela iragarri zuten.
• Abuztuaren 21a. NATOk Tripoliko egoitzari eraso egin zion.
• Abuztuaren 22a. Oposizioak Tripolira sartzea lortu zuen.