KTEren dopinaren kontrako kontrolen memoriok dioenez, 2006an ez zuen inork ere positibo eman kontroletan. 67 zazpi kontrol egin zizkieten arraunlariei -37 lehian, eta 30 lehiatik kanpo-, eta haietako inon ez dute atzeman debekatuta dauden sustantzien erabilerarik.
Jakinarazi dutenez, 179 "froga osagarri" ere egin zituzten. Haietan odola atera zieten arraunlariei, EPOa eta antzekoak atzemateko.
Froga horiek guztiak eginda, ez dute legez kanpoko ezer atzeman.
Arrauna
KTEk aurten egin dituen 67 kontroletan ez du inork positibo eman
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu