POLITIKA

Kuadraren aurkako salaketa artxibatu du fiskalak, hari oharra eginda

Fiskalak Amaiurreko diputatuari ohartarazi dio hautsitako konstituzioak babestu egiten duela bera.

Sabino Cuadra, Espainiako Konstituzioaren ale batetik orriak kentzen.
2015eko azaroaren 20a
13:35
Entzun

Irailaren 16an, Espainiako Kongresuko hizlarien tribunatik hizketan ari zela, Espainiako Konstituzioaren ale bat apurtu zuen Sabino Kuadra Amaiurreko diputatuak. Auzitegi Konstituzionalaren erreformari buruz ari ziren formalki eztabaidatzen, baina Kataluniako prozesu subiranista zegoen eztabaidaren funtsean.

Manos Limpias elkarteak salaketa aurkeztu zuen Kuadraren aurka, besteak beste Espainia iraintzea egotzita. Fiskalak artxibatu egin du salaketa, baina Kuadrari esan dio hain justu konstituzio horrek babesten duela hizlarien tribunatik esandako iritziak ez zigortzetik. Konstituzioaren 71. artikuluari egin dio erreferentzia fiskalak: "Diputatu eta senatariek haien funtzioen jardunean agertutako iritziengatik ukiezintasuna gozatuko dute".

Kongresuan bertan, keinu horregatik zigortu egin zuen Jesus Posada presidenteak Kuadra. Konstituzioaren alea apurtzeagatik barkamena eskatzeko eskatu, eta hark uko eginda, tribunatik egotzi zuen Posadak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.