Kuartangoko PPko zinegotziak abuztuaren 3an deklaratu zuen Batasuneko zinegotzi izandako Jose Luis Urtaranek udal bilkuretan parte hartzen zuela, “beste udal ordezkariek bezala”. Hori frogatzeko Espainiako Auzitegi Nazionalari behar ziren dokumentuak bidaliko zizkiola jakinarazi zuen PPkoak. Joan den abuztuaren 17tik Salazarrek agindutako informazioa jasotzeko zain egon da kasua daraman Juan Antonio Garcia Jabaloy Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskala.
Ibarrako (Gipuzkoa) eta Kuartangoko PPko zinegotziek Batasunak udal bilkuretan parte hartzen zutela deklaratu ondotik, ikerketa bat abian jarri zen bi herrietako alkateekin. Garcia Jabaloy epaileak Kuartangoko zinegotziak agindutakoa jasotzerakoan auzi horren inguruan irekitako dilijentzia informatiboak itxi edo ez erabakiko zuela jakinarazi zuen.
PPk, bere aldetik, Salazarren adierazpenekin beste ikerketa bat zabaldu daitekeela esan du, Agurain, Bernedo eta Urkabustaiz Arabako udalekin.
Politika
Kuartangoko PPk udal bilkuretako aktak bidali ditu Auzitegi Nazionalera
Kuartangoko (Araba) Udaleko PPko zinegotzi Ana Salazarrek udal bilkuretako hainbat akta bidali dizkio Espainiako Auzitegi Nazioanalari, Batasuneko zinegotzi ohi batek udalaren bileretan “zinegotzia bailitzan” parte hartzen duela frogatzeko; "EAJko alkatearen baimenarekin”, erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu