'Wilma' urakana

Kuba astindu ostean Floridara iritsi da 'Wilma' urakana

200 kilometro orduko abiadurako haizearekin jo du Florida hego mendebaldeko lurra =iWilma=i urakanak. Kuba mendebaldea gogor astindu du atzo eta gaur: euri jasa handiek, haize bolada indartsuek, eta itsasotik sartutako olatu handiek eragindako uholdeek dezente kalteak eragin dituzte herrialde hartan. Habana hiriburuan, esate baterako, argindarrik gabe daude. =iWilma=i Florida ekialdera joatea espero da, Mexikoko golkotik.

2005eko urriaren 24a
15:09
Entzun
Floridako Evergladek City iparraldera Euskal Herrian ordu bata zenean iritsi da urakana. 193 kilometro orduko abiadurako haizeekin iritsi da, eta 37 kilometro orduko abiaduran mugitzen da. Mexiko zeharkatu ostean iparraldea egingo duela espero da, Canadara iristeraino. Bidean, indarra galtzean joango dela azaldu dute adituek.

Kubatik bueltan joan da Wilma Floridara, eta herrialde hori gogor astindu du aurretik. Habanan, esaterako, urak hartu ditu itsas hesia, eta itsaso ondoko Vedadero eta Miramar auzoak. Arrisku handieneko guneetan ziren 640.000 lagun beste leku batzuetara eraman zituzten. Atzo, Pinar del Rio ingurua gogor astindu zuten haize erauntsi bortitzek, euri jasek, eta itsasotik sartutako olatu handiek. Argindarrik gabe, eta gas eta ur hornikuntza eskasarekin dira han; areago, handik 150 kilometrora dagoen Habana hiriburuan ere hornikuntza arazo bertsuak dituzte.

Nolanahi ere, piskanaka AEBetako Florida estatura hurbilu da. Gainera, berriro ere indartu egin da urakana (Saffir-Simpson eskalan biko maila izatetik hirukoa izatera heldu da berriro).

Herenegun Mexikoko Karibeko itsasertza jo zuen gogor, batik bat, Yucatango penintsula turistikoa. Zortzi hildako, argindar eta telefono sareen etetea, moztutako hainbat errepide eta zenbait arpilaketa utzi ditu han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.