HONDAKINEN KUDEAKETA. ERRAUSTE PLANTAK. NAFARROA

Kudeaketaren ardatzak biometanizazioa eta konpostatzea dira

2004ko irailaren 14a
00:00
Entzun
1989ko Hiri Hondakin Solidoen Zuzentarauen Planari jarraiki, datuak egokitu eta Europako legedi berria kontuan hartuz, 1999an diseinatu zuten bost urterako hondakinak kudeatzeko plana. Iaz amaitu zen, eta orain plana berrikusten ari dira. Orain arteko planak Nafarroako hondakinen kudeaketa eskualdeka egin du, mankomunitateen bitartez, eta aurrerantzean ere horrela egingo du. Helburu nagusiak, halaber, ahalik eta hondakin gutxien sortzea, gaikako bilketa bultzatzea, konpostatzea eta zabortegietara eta errauste instalazioetara ahalik eta hondakin gutxien bideratzea izan da. Orain urte batzuk Baztanen eta Labaianen baziren errauste plantak, baina itxi egin zituzten, arauak ez zituztelako betetzen.

Hurrengo urteetan ere ildo berak izango dituzte. Iruñerriko mankomunitatean biometanizazio eta konpostatze planta bat egitea aurreikusi dute. Mankomunitateako Jose Luis Oyok adierazi digunez, bertan 11.000 tona hondakin tratatuko dira: Iruñerriko eta Nafarroako iparraldeko hondakinak, guztira 48 udalerri. Hala, planta horretan eta Montejurrako mankomunitateak Lizarran duen konpostatze plantan Nafarroako ia hondakin guztiak tratatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.