Osasuna. Txertaketa kanpaina

Kukurruku eztularen aurkako txertoa jasoko dute haurdunek gaurtik

Osakidetzak azaldu duenez, hirugarren hiruhilekoan dauden haurdunek jasoko dute txertoa.

2015eko otsailaren 2a
10:54
Entzun

Azken lau urteetan kukurruku eztul kasuak zabaldu egin dira —100.000 biztanleko hamasei laguni atzematen diete—, batez ere urtebetetik beherako haurretan. Hori dela eta, haurdunaldiko 27. eta 36. asteen artean dauden haurdunei gaitzaren aurkako txertoa eskaintzea erabaki du Osakidetzak.

Orain arte, haurrari jartzen zitzaion txertoa jaio eta bi hilabetera, laura, seira, hemezortzira eta sei urtera. Baina, adituek azaldu dutenez, amaren antigorputzak jasotzen ditu umekiak haurdunaldiko 30. astetik aurrera; beraz, hirugarren hiruhilekoan txertoa jasotzeak "hobeto babestuko luke haurra". Hala, gaurtik aurrera, txertoa jaso nahi duten haurdunek euren osasun etxera jo ahal izango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.