Kukutza botatzeko lanetan, segurtasunik gabe
Bizkaiko Elkartzen taldeak aditzera eman duenez, Kukutza botatzeko lanetan diharduten beharginek baldintza kaskarretan dihardute lanean; aski segurtasun neurririk gabe. Kukutzaren eraispenarekin lotutako erabaki asko legez kanpokoak direla salatu dute, baina horrez gain, langileek hainbat arriskuri egin behar izaten dietela aurre beren eguneko jardunean. Bideo bat zabaldu dute beharginen lanaren berri ematen duena. Horrez gain, Kukutza gaztetxearen gertuko hainbat lagunek aditzera eman dutenez, eraikina botatzeko lanak eragiten ari dira bestelako kezkarik: inguruko eraikinetan arrakalak agertzen ari direla azaldu dute, eta auzotarrak arduratuta daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu